Millard Fillmore (Summerhill, New York, 1800ko urtarrilaren 7a – Buffalo, New York, 1874ko martxoaren 8a) Ameriketako Estatu Batuetako 13. presidentea izan zen. Whig alderdiaren azken presidentea izan zen eta baita demokrata edo errepublikarra izan ez zen azkena ere. Zachary Taylorren presidenteordea, honen heriotzan ordezkatu zuen.