Miren Etxezarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1936ko martxoaren 23a (88 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | José Iglesias Fernández Dopazo (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea London School of Economics |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta ekintzaile soziala |
Enplegatzailea(k) | Sussexko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Mugimendua | marxista |
mirenetxezarreta.net | |
Miren Etxezarreta Zubizarreta (Ordizia, Gipuzkoa, 1936ko martxoaren 23a) euskal herritar ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzaile bat da.
José Iglesias Fernández espainiar ekonomialari eta soziologoarekin ezkondua dago, seme bat dutelarik.
Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu.[1]
2010ean ondoko arrazoiarengatik ekonomista bilakatu zela aipatu zuen: «[...] txiro eta aberatsak egoteak beti kezkatu izan nau, eta zergatia jakin nahi nuen». Eta sarkasmoz gehitu zuen: «[...] Ekonomia ikasita jakingo nuela pentsatu nuen. Bost urtez ikasi eta ezin izan nuen jakin. 70 urterekin zertxobait jakin ahal izan dut».[2]
2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.