Mitridates VI.a (antzinako grezieraz: Μιθριδάτης) (K.a. 132-K.a. 63) Eupator Dionisius deitua, Mitridates Handia bezala ere ezaguna, Pontoko Erresumako erregea izan zen K.a. 120tik K.a. 63an hil zen arte, Asia Txikian. Erromaren etsairik bikain eta arrakastatsuenetako bat izan zen, eta, bata bestearen atzean, Erromatar Errepublikaren amaierako hiru jeneralik handienetako batzuen aurka borrokatu zuen, Luzio Kornelio Sila, Luzio Lizinio Lukulo eta Ponpeioren aurka.