Mizenas eta Tirinto Arkeologia Guneak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 941 |
Kokalekua | Grezia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 37°43′51″N 22°45′22″E / 37.730833°N 22.756111°E |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Mizenas[1] (grezieraz Μυκῆναι Mykênai) greziar zibilizazioaren gune nagusienetako bat zen K.a. 2. milurtekoan(Brontze Aroan), Greziako mendebaldearen zati handi bat domeinatzen zuen gotorleku militar bat. K.a. 1600 eta K.a. 1100 artean dagoen greziar historiaren garaiari mizenastarra deritzo, garai horretan Mizenas nagusi izatearen ohoretan. Nabarmendu beharrekoa da garai honetako biztanleek, euren buruari, akaiar deitzen ziotela, eta Greziar Heroikoak dira.
Tokia, gaur egun aztarnategi arkeologikoa, Atenasetik 90 kilometro hego-mendebaldera dago, Peloponeso penintsularen ipar-ekialdean. Garai historiko honetako arrastoak aurkitu dira Tirinto, Pilos, Orkomeno, Iolko eta Glan.
Hiriak bere izena ematen dio Brontze Aroko grezia kontinentaleko lehen zibilizazioari: Mizenastar zibilizazioa.