Montgomery Clift | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Omaha, 1920ko urriaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1966ko uztailaren 23a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Friends Quaker Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | William Brooks Clift |
Ama | Ethel Anderson Fogg |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Actors Studio |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta gidoilaria |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | |
|
Edward Montgomery Clift (Omaha, 1920ko urriaren 17 – New York, 1966ko uztailaren 23) Estatu Batuetako aktorea izan zen, XX. mendeko 50eko hamarkadan ospe handia lortu zuena. Hemezortzi urteko ibilbide zinematografikoa izan arren, 17 pelikuletan besterik ez zuen parte hartu. Hala ere, talentu handiko aktorea izan zen, Oscar eta Urrezko Globoen sarietara behin baino gehiagotan izendatua izan zena. Zinemako izar heterodoxoa, beti saiatu zen bere intimitatea gordetzen; horrek Hollywood inguruko giro mediatiko eta arranditsuari bizkarra ematera bultzatu zuen. "Aktorea izan nahi dut, ez zinemako izarra" errepikatu ohi zuen. Gazte galanta, 1956. urtean bere xarma fisikoa aldrebestu zuen kotxe istripu larria pairatu zuen, bere bizitza sakon markatuko zuena. 45 urteekin hil zen, bihotzekoak jota.