Moonlighting (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Glenn Gordon Caron (en) |
Izenburua | Moonlighting |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 67 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila eta komedia |
Iraupena | 45 minutu |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lee Holdridge |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1985eko martxoaren 3a |
Amaiera-data | 1989ko maiatzaren 14a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles eta Kalifornia |
Moonlighting (euskaraz Ilargi printza) AEBtako komedia-drama telesail bat da. 1985eko martxoaren 3tik 1989ko maiatzaren 14ra ABC katean aireratu zen. Cybill Shepherd, Bruce Willis, Allyce Beasley eta Curtis Armstrong aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadaren bigarren erdialdeko telesail arrakastatsuenetako bat izan zen, bere arrakastaren osagai garrantzitsuenetako bat bi protagonisten arteko eztabaida amaigabe, zorrotz eta azkarretan eta nolabaiteko sexu tentsioan zetzan.
Telesailak bi protagonistak mundu osoan ospetsu bilakatu zituen, gainera bere sarrerako abesti edo doinua telesailaren ikur bilakatu zen.