Musika arin | |
---|---|
Musika arina (ingelesez: easy listening) herri-musikako genero bat da, eta melodia sinpleak, itsaskorrak eta erlaxatuak izateagatik bereizten dena, harmonizazio errazekin eta instrumentazio ez oso deigarriarekin interpretatu ohi dena.
Musika-estilo hau, XX. mendearen erdialdean sortua, swing musikatik eta big band musikarako konposatukoetatik abiatuta garatu zen. Generoak bi mota ditu: instrumentala eta bokala.