Musketa zenbait animaliaren guruinek jariatzen duten gai usaintsua da, perfumeak egiteko erabiltzen dena.[1] Moschus generoko oreinetatik ateratzen dute. Hitza grezierazko μόσχος moskhos hitzetik dator, eta hori, era berean, persierazko muxk eta sanskritozko मुष्क (muṣka, "barrabila")) hitzetatik.
XIX. mendera arte erabili zuten, hau da, musketa sintetikoa asmatu zen arte.[2]