Nafarroa Bai NaBai | |
---|---|
Sorrera | 2004 |
Desegitea | 20111 |
Egoitza nagusia | Gaztelu plaza, 32, 1.go ezkerra. 31001 Iruñea, Nafarroa |
Ideologia politikoa | Ezkertiarra, aurrerakoitasuna, abertzaletasuna, euskaltzaletasuna, nafartasuna eta euskalerrizaletasuna |
Koalizioa | Aralar EAJ Batzarre (2004–2010) EA (2004–2011) Independenteak |
Nazioarteko kidetza | ·EAJ Europako Alderdi Demokratako kidea da. |
www.nafarroabai.org | |
1: Maitzaren 22ko hauteskundeetarako Aralarrek eta EAJk Nafarroa Bai 2011 sortu zuten. |
Nafarroa Bai, NaBai, 2004an Nafarroa Garaiko koalizio abertzale bat zen. Hasiera batean, Aralar, Eusko Alkartasuna, EAJ, Batzarre eta hainbat independentek edo afiliazio gabek osatu zuten. Batzarrek 2011ko hauteskundeetarako, NaBai utziko zuela jakinarazi zuen 2010 amaieran,[1] eta Nafarroako Ezker Batuarekin batera koalizio berria sortu zuen.[2]
2011ko urtarrila eta otsaila bitartean, Aralarrek, EAJk eta koalizioko kide independente batzuek Eusko Alkartasuna NaBai-tik kanpo geratu zela adierazi zuten, Ezker Abertzalearekin zituen akordio estrategikoak ez zituelako bertan behera utzi nahi izan.[3][4] EAk koaliziotik bota zutela salatu zuen, eta, sortzaileen gehiengoa koaliziotik kanpo zegoenez, Aralar eta EAJren arteko koalizioak ezin zuela Nafarroa Bai izena izan adierazi zuen.[5] Gauzak horrela, Aralarrek eta EAJk 2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai 2011 izena erabiliko zutela adierazi zuten.[6]
2011ko udal hauteskundeek utzitako emaitzen ondoren, Aralarrek akordioa lortu zuen Bildu koalizioa osatzen zuten kideekin hauteskundeetara elkarrekin joateko, Amaiur koalizio berrian. Horren ondoren, NaBai-n geratzen ziren gainerako eragileek (EAJ alderdia, independenteen Zabaltzen elkartea) Geroa Bai izeneko koalizio berria osatzea adostu zuten Nafarroarako.