Nafarroa Behereko Gorteak edo Estatuak herrialde hartako nafarren ordezkaritza erakunde historikoa dira. Nafarroako Gorteetara biltzen ziren gaur egungo Nafarroa Behereko hiru estatuetako ordezkariak. Bi erakunde-molde bereizi ziren Nafarroa Beherean historian zehar: gaur egungo Nafarroa Beherea osatu zuten eskualde bakoitzeko Gorte Nagusiak eta Nafarroa Behereko Gorteak edo Estatuak.