Nafarroako Foru Hobekuntza | |
---|---|
Mota | autonomia estatutu |
Indarraldi | 1982ko abuztuaren 10a - |
Denbora-tarte | 1982ko abuztuaren 16a - |
Argitaratze-data | 1982ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Nongo eskumenen mende | Nafarroa Garaia |
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Espainiako 13/1982 Lege Organikoa edo Nafarroako Foru Hobekuntza (gaztelaniaz, Ley Orgánica de Reintegración y Amejoramiento del Régimen Foral de Navarra edo LORAFNA) Espainiako 1978ko Konstituzioari jarraituz Nafarroa Garaiko foru erregimena gaurkotu zuen legea da. Nafarroa Garaiarentzako erregimen egitura politiko-administratibo berri hau Espainiako Erresumako beste autonomia erkidegoen estatutuen parekoa da, baina 1841eko erregimena du haren legitimazio iturritzat. Foru hobekuntza Nafarroako foru zuzenbideko kontzeptu historiko bat da, foruak aldatu ezin direla baieztatzen duena, salbu eta hobetuak izateko. 1982ko abuztuaren 16tik dago indarrean.
1982ko martxoaren 15ean Nafarroako Foru Parlamentuak aldeko 49 bozekin (UCD, PSOE, UPN eta Alderdi Karlista) eta aurkako 5 bozekin (EAJ eta Euskadiko Ezkerra) onartu zuen Foru Hobekuntza. Bozketara ez ziren agertu Herri Batasunako 16 parlamentariak. Ondoren, Gorte Nagusiek onartu zuten eta 1982ko abuztuaren 16ean jarri zen indarrean. Legea onartu zen Hegoaldeko nafarrrei erreferendum bidez galdetu gabe.