Nafarroako Parlamentua | |
---|---|
X. legealdia | |
Nafarroako Parlamentuaren eraikina | |
Mota | |
Mota | Parlamentu |
Etxeak | Nafarroako Parlamentua Kontuen Ganbera Nafarroako Arartekoa[1] |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Unai Hualde (GBai) 2019. urtetik |
Lehen lehendakariordea | Inmaculada Jurío (PSN) 2019. urtetik |
Bigarren lehendakariordea | Yolanda Ibáñez (NA+) 2019. urtetik |
Lehen idazkaria | Juan Sanchez (NA+) 2019. urtetik |
Bigarren idazkaria | Maiorga Ramírez (EH Bildu) 2019. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 50 (gehiengo osoa: 26) |
Alderdi politikoak | Navarra Suma Nafarroako Alderdi Sozialista Geroa Bai Euskal Herria Bildu Ahal Dugu Izquierda-Ezkerra |
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Ordezkaritza proportzionala zerrenden arabera |
Azken hauteskundeak | 2019ko maiatzaren 26a |
Webgunea | |
www.nafarroakoparlamentua.eus |
Nafarroako Parlamentua edo Nafarroako Gorteak (Parlamento de Navarra edo Cortes de Navarra, gaztelaniaz) Nafarroako Foru Komunitateko edo Nafarroa Garaiko organo legegilea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.
Hobekuntzak legegintza, ordezkaritza eta kontrol funtzioa ematen dio Nafarroako Gobernuari. Gainera, Nafarroako aurrekontu orokorrak eta laugarren xedapen iragankorra onartu, baztertu edo atzera bota ditzake. Era berean, Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Nafarroako arartekoa, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea eta Nafarroako senatarien zati bat izendatzen ditu.
Nafarroako Parlamentuko lehendakaria ere lege horren arabera arautzen da, eta lau urtean behin hautatzen dute parlamentariek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran. Nafarroako Gorteetako kideak lau urtean behin hautatzen dituzte nafarrek. Parlamentuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria kargutik kendu ahal izanen du zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.