Nahia pertsona baten egoera mental berezia da, zerbait egin, pentsatu eta sentitzera bultzatzen duena, helburu bat lortzearren. Beste definizio baten arabera, nahiak emozio eta portaeraren arteko lotura bideratzen duena da.[1]
Bereziki filosofian, psikologian eta ekonomian aztertzen da, maiz aski ezberdinak diren interpretazioekin. Orobat, eztabaida dago nahi guztiak kontzeptu berari dagozkion ala ez: teoria ekonomiko zenbait ez dituzte bereizten nahiak eta beharrak; beste batzuen arabera, une batean edari freskagarri bat nahi izatea eta mundua konkistatu nahi izatearen artean funtsezko diferentziak daude;[2] filosofian eta erlijioan, berriz, nahiak eta desirak bereizi izan dira.