Nairobi

Nairobi
Nairobi
administrative territorial entity of Kenya (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kenya
ProbintziaNairobi
AlkateaDick Wathika
Izen ofizialaNairobi
Jatorrizko izenaNairobi
Geografia
Koordenatuak1°17′11″S 36°49′02″E / 1.2864°S 36.8172°E / -1.2864; 36.8172
Map
Azalera696 km²
Altuera1661
Demografia
Biztanleria5.545.000 (2016)
2.304.845 (2010)
Dentsitatea7.967 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1899 (tren biltegia)
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakDenver, Raleigh, Kunming, Colonia Tovar (en) Itzuli, Pingxiang, Rio de Janeiro eta Parintins
http://www.nairobicity.org/

Nairobi[1] (ingelesez naɪˈroʊbi eta bertan naɪˈroːbi ahoskatua) Afrikako ekialdean dagoen hiria da. Kontinenteko handienetakoa da, eta Kenyako hiriburua da. 2017an 4.000.000 pertsona bizi ziren hirian bertan, eta 6.547.547 bere metropoli eskualdean.

Nairobi 1899. urtean sortu zuten Ekialdeko Afrika Britainiarraren agintari kolonialek, Ugandako trenbidearen biltegi gisa.[2] Hiria azkar hazi zen eta laster, 1907an, Machakos ordezkatu zuen Kenyako hiriburu gisa. Kenyak 1963an independentzia eskuratu ondoren, Kenyako Errepublikaren hiriburu bihurtu zen.[3] Koloniaren sasoian, koloniako kafearen, tearen eta sisalaren industrien erdigune izan zen.[4]

Hiria Athi-Galana-Sabaki ibaiaren arroan dago, Kenyako hegoaldean, eta itsaso mailatik 1.795 metrora dago.

Kenyako milaka negoziok eta nazioarteko 100 konpainia eta erakundek baino gehiagok bertan dute egoitza, besteak beste Nazio Batuen Ingurumen Programak (UN Environment). Nairobiko Burtsa Afrikako laugarren handiena da, salerosketa bolumenari kasu eginez gero.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Cities: missions' new frontier. Baker Book House, 163 or..
  3. Nairobi History. www.city-data.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
  4. History – Nairobi. City-data.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).

Nairobi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne