Nazio Batuen Gutuna | |
---|---|
Mota | constitutive treaty (en) charter (en) : Nazio Batuen Erakundea articles of association (en) |
Indarraldi | 1945 - |
Data | 1945eko ekainaren 26a |
Indarrean sartze | 1945eko urriaren 24a |
Argumentu nagusia | Nazio Batuen Erakundea |
Kokaleku | San Frantzisko |
Depositary (en) | Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | japoniera, ingeles, suediera, txinera, errusiera eta frantses |
Kausa | United Nations Conference on International Organization (en) |
Osatuta | |
Lan osoa eskuragarri | un.org… |
Webgune | treaties.un.org… |
Nazio Batuen Gutuna Nazio Batuen Erakundea sortzeko izenpetu zen ituna da. Estatuen arteko itun baten ondorioz sortu zenez, ezin da esan konstituzioa denik, ez baitu herriak berretsi.
1945ean San Frantziskon egindako Konferentzian sinatu zuten garai hartan Nazio Batuen sistemako partaide ziren 50 estatuk (Poloniako ordezkaririk izan ez zenez, honek geroago izenpetu zuen). 1945eko urriaren 24an sartu zen indarrean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrek eta gainerako estatu gehienek berretsi ondoren.
Nazio Batuen Erakundeko estatu kide guztiek Gutun hau bete behar dute eta ezin dute beraren kontrako beste itunik izenpetu. Behin berretsi ondoren, gutun hau ez betetzeak NBEtik kanporatzea ekar diezaioke edozein estaturi, nahiz eta inoiz ez den neurri hau aplikatu. Gaur egun munduko estatu independente gehienek Gutun hau berretsita daukate; salbuespen esanguratsuena Aulki Santua da. Honek begirale iraunkorraren estatusa du eta NBEko zenbait agentzia eta taldetan parte hartzen duen arren ez da eskubide osoko kide.