Nazioarteko Unitate Sistema

Mapak kolorez bistaratzen du, lurraldez lurralde, Si sistema zein urtetan onartu zuten: beltzez markatutako estatuetan ez da oraindik ofizialki onartu.

Nazioarteko Unitate Sistema, laburturik SI sistema izenaz ezagutzen dena, munduan zehar gehien erabiltzen den unitate-sistema da. Are gehiago, ia munduko lurralde guztietan ofizialki onartuta dago, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Liberian eta Birmanian izan ezik.

Hizkuntza guztietan SI sigla edo laburdura erabiltzen da, frantsesezko hasierako «Système International d’unités»[1] izenetik sortua. Horregatik, euskaraz ere «SI sistema» izendapena darabilgu.   

Hasierako Metroaren Konbentziotik[2] abiaturik, azken mendeetan zehar, estatu partaideen ordezkariak hainbat alditan bildu dira Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean,[3] sistema horren inguruko erabakiak hartzeko eta arauak finkatzeko. Azken erabakiak eta birdefinizioak 2018ko maiatzean hartu ziren, eta erreforma hori 2019ko maiatzaren 20tik aurrera indarrean dago.

Bestalde, 2009ko ISO 80000-1:2009[4] nazioarteko arauak deskribaturik dauzka SI sistemako unitateak, horien multiploak eta bestelako zenbait unitate erabiltzeko gomendioak. Horren arabera, SI sistemako zenbaki-sistema hamartarra da, hots, unitatetik multiplo eta azpimultiploetara pasatzeko, 10 zenbakiaren berreturak erabiltzen dira.

  1. (Frantsesez) (Wikipédia) Système International d'unités. .
  2. (Frantsesez) (Wikipédia) Convention du Mètre. .
  3. (Frantsesez) (Wikipédia) Conférence générale des poids et mesures. .
  4. (Frantsesez) (Wikipédia) Organisation internationale de normalisation. .

Nazioarteko Unitate Sistema

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne