Neurosi

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Neurosi
Deskribapena
Motateoria
EspezialitateaPsikoanalisia
Identifikatzaileak
GNS-10F48.9

Neurosia psikotikoak izan gabe herstura nabarmena eragiten duten buruko gaitz eta nahasmenduei ematen zaien izen generikoa da, kalte organikorik gabe pertsonaren jarduera normala erasaten dutenak.

Errealitatearen interpretazio zuzena ez dago erasana, eta pertsonaren oinarrizko nortasuna ez da normaltasunetik gehiegi aldentzen. Sintomak gatazka psikikoaren adierazpen sinbolikoak dira.[1]

DSMren (Buruko Nahasmenduen Diagnostiko eta Estatistikako Eskuliburua) azken edizioetan beste termino batzuk erabiltzen dira lehen "neurosi" terminoaren barruan zegoenari eta haren motei erreferentzia egiteko. Adibidez, DSM-5ean jada ez da antsietate-neurosiaz hitz egiten, antsietatearen nahasmenduez baizik; ezta neurosi obsesiboaz ere, nahasmendu obsesibo-konpultsiboaz baizik [2].

William Cullen Bryant

Neurosi terminoa William Cullen mediku eskoziarrak proposatu zuen 1769an, nerbio-sistemako gaixotasunek eragindako nahasmendu sentsorialei eta motorrei erreferentzia eginez. Psikologia klinikoan, pertsonen pentsamendu arrazionala eta gizarte-, familia- eta lan-funtzionamendu egokia desitxuratzen dituzten nahasmendu mentalak izendatzeko erabiltzen da. Nahasmen orokorra dago terminoaren erabilerari dagokionez: alde batetik, sintoma gisa, antsietateari lotutako mekanismo moldakaitzetan parte hartzen duten buru-nahaste multzo heterogeneo bati aplikatzen zaio. Bestalde, bere erabilera herrikoiak (obsesio, xelebrekeria edo urduritasunaren sinonimo gisa) gaixotasun mentalari hertsiki lotuta ez dauden eremuetara hedatzea eragin du. "Neurosi" terminoa alde batera utzi zuten psikologia zientifikoak eta psikiatriak, eta, horren ordez, "nahasmendua" edo "antsietate-nahasmendua" jarri zuten. [3]

Ohiko terminoak, lesio organikoen ebidentziarik ez duen nahasmendu mental bati egiten dio erreferentzia; nahasmendu horren ezaugarri dira larritasun-maila handia eta hura konpentsatzeko mekanismoen hipertrofia disruptiboa. Subjektuak introspekzio-maila eta errealitatearekiko lotura egokia du, baina jokabide errepikakorrak eta, askotan, moldakaitzak garatu behar ditu estres-maila murrizteko. Berez, subjektuari bizitza osoan zehar laguntzen dion nortasun-karaktere edo ezaugarria da, larritasun oso aldakorrekoa, gradu arin eta kontrolagarrietatik hasi eta ospitaleratzea ekar dezaketen egoera larri ezgaitzeetaraino.

Teoria psikoanalitikoak dioenez neurosia afekzio psikogenoa da, eta haren sintomek funtzio sinboliko bat betetzen dute, haurren aspaldiko gatazka bat berriro agertzea helburu duena. Adierazpen neurotikoa, desioaren eta defentsaren arteko konpromiso posiblearen emaitza da. [4]

Larritasunetik babesteko pertsonek defentsa-mekanismoak erabiltzen dituzte, hala nola errepresioa, proiekzioa, ukazioa, intelektualizazioa eta desplazamendua, besteak beste.

  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  2. (Gaztelaniaz) «Historia del término Neurosis» psicoterapeutas.eu 2018-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Neurosis» psiquiatria.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
  4. Laplanche, Jean. (2004). Vocabulaire de la Psychanalyse. Presses Universitaires de France, 236 or. ISBN 950-12-7321-0..

Neurosi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne