Nikolaus Joseph von Jacquin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leiden, 1727ko otsailaren 16a |
Herrialdea | Austriar Inperioa |
Heriotza | Viena, 1817ko urriaren 26a (90 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Adriaan van Royen Gerard van Swieten (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Joseph Franz von Jacquin (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, medikua, kimikaria, esploratzailea, katedraduna, pteridologoa, briologoa, zoologoa, ornitologoa, metallurgist (en) , mikologoa, entomologoa eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Zientzien Bavariar Akademia Académie de Stanislas (en) |
Nikolaus Joseph Freiherr von Jacquin (Leiden, 1727ko otsailaren 16a – Viena 1817ko urriaren 26a) medikuntza, kimika eta botanika ikasi zituen herbeheretar-austriar zientzialaria izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean eta ondoren Parisera joan zen eta ondoren Vienara. Hiri honetan Gerard van Swietenen ikasle izan zen.
Frantzisko I.a enperadoreak Mendebaldeko Indietara, Erdialdeko Amerikara, Venezuelara eta Granada Berrira bidali zuen 1755 eta 1759 artean, [[Schönbrunn jauregia|Schönbrunn jauregiko] bildumarako landareak, animaliak eta mineralak biltzeko. 1797an Alexander von Humboldtek Ameriketarako bidaia prestatzen ari zen bilduma ikasi zuen. 1763an Jacquin Bergakademie Schemnitzeko kimika eta mineralogiako irakasle izendatu zuten. 1768an botanika eta kimika irakasle eta Vienako Unibertsitateko lorategi botanikoen zuzendari bihurtu zen. 1783an Suediako Zientzien Errege Akademiako atzerriko kide hautatu zuten.
Haren seme Joseph Franz kimikako eta botanikako irakaslea ere izan zen Vienako Unibertsitatean, eta botanikari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.