Nippur

Nippur
Aztarnategi arkeologiko infotaula
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqAl-Qadisiya probintzia
Koordenatuak32°07′34″N 45°13′51″E / 32.1261°N 45.2308°E / 32.1261; 45.2308
Map
Azalera1.5 km²
GaraiaAkkad period (en) Itzuli, Ur III period (en) Itzuli eta Early Dynastic period (en) Itzuli
ZuzendariakJohn Punnett Peters (en) Itzuli
Donald E. McCown (en) Itzuli
Hermann Volrath Hilprecht
John Henry Haynes (en) Itzuli
Austen Henry Layard

Nippur[1] (sumerreraz: 𒂗𒆤𒆠EN.LÍLKI, euskaraz: «Enlilen hiria»[2]; akaderaz: Nibbur), antzinako sumertar herri bat izan zen, bere lehen hondakinak, K.a. 5. milurtekoak direlarik. Nippurren zegoen zerua eta sorreraren jainkoa zen Enlilen tenplu nagusia. Identifikazioa hain zen handia, sumertar idazkera kuneiformean, "Nibru" (Nippur) eta "Enlil" hitzak, modu berean idazten zirela. Egungo hondakin zelaiaren ondoan, oraindik populaturik dagoen herrixka bat dago, arabieraz Niffer bezala ezagutzen dena. Paper garrantzitsua izan zuen gune erlijioso bezala, hurrengo garaietan, Akadiar Inperioan, Lagasheko bigarren dinastian edo Urko hirugarren dinastian mantendu zena. Azken garaikoak dira, aurkitutako sumertar tenplu tipikoak. Gaur egun, Nippurreko hondakinak, Bagdadetik 160 kilometro inguru hego-ekialdera daude, egungo Diwaniyatik gertu, Iraken.

Hiria, Shatt-en Nil ibaiaren bi ertzetan zegoen, Eufratesen ibilgurik antzinakoenetako bat. Ibaiaren ibilgua, historian zehar, aldatuz joan zen, eta, gaur egun, Nippurren hondakinak, Eufrates eta Tigris ibaien artean daude. Ibaiak, bi zatitan banatzen zuen hiria. Hondakin hauen artean punturik gorenena, inguratzen duen lautadaren gainetik 30 metro altxatzen den kono formako muino bat da, kanalaren ibilguaren ipar-mendebaldean, arabiarren artean, "Bint el-Amiror" (printzearen alaba) bezala ezagutzen dena.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. I. E. S. Edwards, C. J. Gadd, N. G. L. Hammond, The Cambridge Ancient History: Prolegomena & Prehistory: Vol. 1, Part 1, Cambridge University Press, 1970 ISBN 9780521070515

Nippur

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne