Kimikan nitrazio bi erreakzio-klaseri esaten zaie[1].
Batetik azido nitrikoak ezein substraturekin duen erreakzioari esaten zaio, adibidez, glizerinaren esterifikazioa azido nitrikoz nitroglizerina sintetizatzeko. Kasu honetan, nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren oxigeno-atomo bati lotzen zaio.
Bestetik, in strictum sensus, kimika organikoan konposatu batean nitro talde bat txertatzeari esaten zaio, etsenplurako, toluenoaren nitrazioa trinitrotoluenoa erdiesteko. Hauetan nitrogeno-atomoa katea karbonatuaren karbono-atomo bati edo beste nitrogeno-atomo bati lotzen zaio[2][3].