![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2009 |
Azken bertsioa | 23.6.1 |
Behar ditu | V8 (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C, C++ eta JavaScript |
Sistema eragilea | Linux, Microsoft Windows, BSD, MacOS X, UNIX-moduko, AIX, Android eta iOS |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | MIT lizentzia |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | JavaScript |
Ekoizpena | |
Garatzailea | OpenJS Foundation eta Ryan Dahl (en) ![]() |
nodejs.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/nodejs/node |
Programatzeko ingurune bat da Node.js, Interneteko aplikazio eskalagarriak sortzeko diseinatua, zerbitzariak batez ere.[1]
Programak JavaScript-ez idatzita daude. Gertakizunetan oinarritutako arkitektura bat eta sarrera/irteera asinkronoa erabiltzen ditu, sistemaren denbora minimizatzeko eta eskalagarritasuna maximizatzeko.[2]
Programazio ingurune hau oso ezaguna da web garatzaileen artean, eta gaur egun milaka webgune daude Node.jsrekin eginda, 175.398 baino gehiago.[5]
Mundu osoko zenbait enpresa ezagunek erabiltzen dute: Linkedin, Netflix, Uber, Trello, PayPal, Nasa, Ebay, Medium, Groupon, Walmart, Mozilla, GoDaddy, Yandex, Citybank eta Yahoo, besteak beste.
Gehienetan JavaScript programak nabigatzailean exekutatzen dira, baina Node.js aplikazioetan zerbitzarian exekutatzen dira.
Node.js inguruneak kodea exekutatzeko Google-ren V8 JavaScript motorra erabiltzen du. Liburutegi batzuk ere erabiltzen ditu bere aplikazioek Web zerbitzari moduan lan egin ahal dezaten, Apache HTTP zerbitzaria edo Microsoft-en IIS softwarea gabe. Ryan Dahl-ek sortu zuen Node.js. 2009an plazaratu zuen eta bere zabalkuntzan laguntzaile izan zuen Joyent.[6][7]
Node.js-k 2012 urteko teknologiari emandako InfoWorld saria jaso zuen.[8]
Besteak beste, Node.js ingurunearen erabiltzaileen artean hauek daude: Microsoft,[9][10] Yahoo!,[11] Walmart,[12] Groupon,[13] SAP,[14] LinkedIn,[15][16] Rakuten, PayPal,[17][18] Voxer,[2] eta GoDaddy.[19]