Obertura orkestra osoarentzat idatziriko musikalan bat da. Hitzak, "irekiera" esan nahi du. Bi motatako oberturak daude:
- Musikalan luzeago bateko oberturak, edo antzerki oberturak: Operakoak, balletekoak, oratoriokoak... Musikalan hortan gertatuko denaren giroa sortzen du. XVI. mendean dute euren sorrera.
- Kontzertu obertura edo obertura sinfonikoak: Hauek, geroago agertu ziren, XVIII. mendearen bigarren erdialde inguruan. Sonata forma dute eta sinfonia baten lehenengo mugimenduan agertzen da. Geroago, sinfonietatik atera, eta musikalan independete gisa agertzen hasi ziren.