Oihana Maritorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko maiatzaren 10a (40 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
![]() ![]() |
Oihana Maritorena Genbe (Donostia, Gipuzkoa, 1984ko maiatzaren 10a) euskal aktorea da. Besteak beste, Euskal Telebistako Hasiberriak, Kilker Dema eta Goenkale telesailetan, Telecincoko Hospital Centralen eta La Sextako Qué vida más tristen egin ditu antzezpenak. Dantzan ere aritu da Ertza konpainiaren Bihar jaio nintzen obran. Antzerkian Vaivenen eskutik Miauless eta Lotsa gabe antzezlanak egin ditu. 2019-2021 urteetan Tanttaka antzerki konpainiaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren/Deje su mensaje después de la señal antzezlanean lan egin du.
2024 urtean Txalo konpainiaren Oscarra Oscarrentzat lanean parte hartu zuen eta 2025eko urtarrilaren 10ean konpainia honen Amak/Madres lana estreinatu du, 2025 urtean emanaldi andana eskainiko duena.
Haurrei zuzenduriko antzerkian ere eskarmentua du: Irrien lagunak taldearen parte izan baitzen urtetan eta 2017-2024 urteetan Tomaxen abenturak proiektuko Muxi izan da, Joserra Fachadok erretiroa hartu duen arte.
Hainbat filmetan ere parte hartu du, hala nola 2011ko Sabin eta Luna llena, Eutsi!, Cosmos edota Gelditasuna ekaitzean / La quietud en la tormenta.
Aktore lanez gain, euskara eta antzerki irakaslea da, azken hau Zurriola Antzerki Eskolan eta aurkezpen lanetan dihardu hainbat arlotan: Donostiako Zinemaldian, Erremonte txapelketak, Ondare saria, Donostiako danborrada, EMUSIk jaialdia, etab.