Omeiatar kalifa-herria بنو أمية Banu Umayyah | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
661 – 750 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Historian izandako zabalera handiena. | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Damasko | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Sorrera | 661 | ||||||||||||
Ezeztapena | 750 | ||||||||||||
Erbestean hasiera | 756 | ||||||||||||
Erbestean bukaera | 1031 | ||||||||||||
|
Omeiatar Kalifa-herria[1] (arabieraz: بنو أمية, Banu Umayyah) Mahoma hil ondoren izandako lau kalifa-herrietatik bigarrena izan zen. Omeiatarren dinastiak zuzendua izan zen, leinuaren sortzailea Umayya ibn Abd Shams izan zen. Omeiatarren familia Uthman ibn Affanekin iritsi zen boterera (K. o 644–656), baina omeiatarren erregimena Muawiya ibn Abi Sufyanek sortu zuen Musulmanen Lehen Gerra Zibilaren ondoren, 661. urtean (Hejiraren ondoko 41. urtean).
Nahiz eta omeiatarrak jatorriz Mekakoak izan, Damasko aukeratu zuten hiriburutzat. Hedadurarik zabalena izan zuenean (13.400.000 km2), munduko inperiorik zabalena bilakatu zen.[2]