Ongizatearen ekonomia zientzia ekonomiko eta politikoaren adarretako bat da, non efizientzia ekonomikoaren eta ongizate sozialaren inguruko gaiez aritzen den. Neurria edozein izanda ere, sozietatea osatzen duten indibiduoen aktibitate ekonomikoaren terminotan aztertzen du ongizate orokorra. Indibiduo horiek (aktibitate ekonomikoarekin batera) interesaren unitate basikoak dira: indibiduoen ongizaterik gabe, ez da posible ongizate soziala egotea.
Horrela, esate baterako, Timothy John Besley-k honela dio[1]:
« | Ongizatearen ekonomiak merkatuaren lorpenak epaitzeko eta baliabideen banaketa edo esleipenerako erabaki politikoen oinarriak finkatzen ditu | » |
Ostera, Zaragozako Unibertsitateko analisi ekonomikoko sailak honela zabaltzen du: "Ongizatearen ekonomiak, Mikroekonomiaren adarretako bat izanik, sozietate batek duen ongizate maila azaltzen du". Gainera, honako galderei erantzuna ematen saiatzen da: behin oreka egoera izateko baliabide nahikoak lortu ostean, ikuspegi sozial batetik zer esan dezakegu propietate optimoei buruz? Esleipen hori izango al da aukera guztietan gizartearentzako hoberena? Azken batean, taldearen ikuspegitik egoera sozialaren balioespena egitea da gakoa, betiere, aukeraketa sozialerako irizpideren bat erabiliz (ikus efizientzia banatzailea).
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found