Ophrys

Ophrys
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaOrchidaceae
SubfamiliaOrchidoideae
Generoa Ophrys
L., 1753
Ophrys sulcata

Ophrys (grezierazko Ophrys euskaraz bekain) orkidazeoaren genero bat da.

Talde honetako espezie eta barietateen loreek intsektu desberdinen itxura izatea lortu dute, lore-polinizazioa eta ugalketa-prozesua segurtatzeko oso mekanismo bereziak garatuz. Gainera, orkideo hauen eboluzio-sistema ez da formara bakarrik mugatu; baizik eta intsektuen erakarpena segurua izan dadin, loreek oso kolore eta usain sofistikatuak izatea lortu dute.

Bestalde, genero honen barruan, Europa (Euskal Herrian ere), Asiako mendebaldeko zona eta Afrikako iparraldea kontutan harturik, 30 espezie inguru ezagutzen dira, Mediterraneo aldea espezie aldetik ugariena eta emankorrena delarik. Dena den, espezie honen hibridatzeko joera oso handia denez, zail da zehatz-mehatz kopuru bat ematea. Adituek ere, espezie bera, subespezie eta barietateak sailkatzeko zailtasun handiak izaten dituzte.

Aztergai dugun orkideo hau, nahikoa txikia izaten da; 10-30 cm bitartekoa. Sustraian, bi tuberkulu oboide izaten ditu. Arrautza-formako hostoak, behealdean erroseta-forman azaltzen dira. Infloreszentzia, galburu batean izaten da. Nahiz eta lore txikiak azaldu, hauek oso deigarriak izaten dira.


Ophrys

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne