Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Monte Perdido |
Mota | Parke nazional, Batasuneko garrantzizko leku, naturagune babestua eta Espainiako parke nazional |
Azalera | 156 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′18″N 0°03′20″E / 42.6717°N 0.0556°E |
Honen parte da | Pyrénées – Mont Perdu World Heritage Site (en) Network of National Parks of Spain (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Leku geografikoa | Monte Perdido |
Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala Pirinioetako eremu babestu bat da; Sobrarbe bailaran dago, Huescako probintziako lurretan (Aragoi, Espainia). 1918an sortu zuten, baina garai hartan 2.100 ha soilik hartzen zituen bere baitan. 1982an egun duen hedadurara (15.608 ha) arte zabaldu zuten eremu babestua. 2.600 m arteko desnibela du, Añiscloko 750 m-etan hasi eta Monte Perdido gainean 3.355 m-ko garaierara iristen baita. 1997an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendapena aitortu zion. Hegaztien ugalketarako eremu berezi gisa ere babesturik dago.
Parkeak eta haren periferia-eremuak Torla, Broto, Fanlo, Tella-Sin, Puertolas eta Bielsa udalerrietako lurrak hartzen dituzte.