Orfismoa Antzinako Greziako misteriozko erlijioa da, Orfeori buruzko elezaharretan oinarri harturik sortu bide zena. Orfismoaren jarraitzaileek arimaren jainkozko izaeran eta metenpsikosian sinesten zuten, eta heriotza askapen gisa hartzen zuten. Halaber, giza izaera edo gaiztoa edo ona zela uste zuten; orobat, sinesten zuten herentziazko gaiztotasunetik askatu eta betiko zoriona irits zezakeela arimak, erritu jakin batzuen bidez, eta gorputz batetik bestera aldatuz.
Orfismoa K.a. V. mendetik aurrera hasi zen hedatzen, eta kristautasunaren lehen urteetan izan zuen hedapen handiena. Dioniso zeukan jainko nagusitzat.