Orrazi

K. a. IV. mendeko urrezko orrazi eszita, Hermitage museoa.

Orrazia zurezko, hezurrezko, bolizko, eta abarrezko tresna da, hortz mehe eta sarriez osatua, ilea bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena[1].

Lehen kareizkoak baziren ere, dortoka horren ehiza galarazi zutenean plastikozkoak edo zurezkoak egiteari ekin zioten. Funtsean hiru mota ezberdinak daude:

  • Hortz zabaleko orraziak, ile asko dituzten adatsak orrazteko erabiltzen dutenak.
  • Hortz meharreko orraziak, ile bustita orrazteko erabiltzen dutenak.
  • Orrazi mistoak, hortz mehe eta zabalak dituztenak.

Musika tresna moduan ere erabiltzen dute. Arkeologoek topaturiko tresnarik zaharrenetariko bat da,[2] duela 5000 urteko persiar aztarnategian topatuak ere izan direnak.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Orrazi. .
  2. Intarch.ac.uk. (2011-09-23). Internet Archaeol. 30. Ashby. An Atlas of Medieval Combs from Northern Europe. Summary. .

Orrazi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne