Ortigia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte, alde zahar eta auzo |
Azalera | 1 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°03′40″N 15°17′40″E / 37.061°N 15.2945°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Honen parte da | Syracuse and the Rocky Necropolis of Pantalica (en) |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Sirakusa |
Ur-gorputza | Jonikoa |
Ortigia (antzinako grezieraz: Ὀρτυγία, Ortygia) irlak antzinatean beste izen batzuk bazituen ere, bertokoek Nasos deitzen zuten (irla, doriar dialektoan) [1] [2]. Sirakusako irla eta gotorlekua izateaz gain, hiri honen jatorrizko gunea izan zen. Izan ere, K.a. 734an, tradizioaren arabera, Eneasek sortu zuen. Lehen izena Sirako zen (zingira). Beste teoriaren ustez, jatorrizko izena ez zetorren grekeratik baizik eta finizieratik, “kaioen haitza” esan nahi zuena. Sirakusako hiria Dianari sagaratu zitzaion (jainkosa honen beste ezizena Ortigia zen). Arkeologiak kokatze indigena bat aurkitu du Ortigiako gunean, beranduago beste greziar habitat batek ordezkatu zuena. Irlak albo banatan bi portu bikain zituen: Portu Txikia edo Lakios iparraldean, eta Portu Handia hegoaldean. Dionisio I.ak Ortigia gotortu bazuen ere, Timoleonek harresiak apurtu zituen K.a. 343an, gotorlekuak tiranoen nagusitasuna errazten zuelako.