Osagilea edo osasun profesionala osasun zientzietako arlo desberdinetako arazoei aurre egiteko trebakuntza duen profesionala da (erizaina, emagina, medikua, etab.). Lehen mailako arretan zein arreta espezializatuan parte hartzen du.[1] Osasun arloan lanbide ikasketak egin ditu, eta gobernuko agentzia batek, erakunde profesional batek, unibertsitate batek edo osasun erregistroak emandako lizentzia du.[2]