Otoitz, otoi, errezo edo otoitzaldi arima izaki espiritual batekin harremanetan jartzea edo komunikatzea da, hari eskerrak emateko nahiz laguntza eskatzeko edo hura goresteko[1]. Otoitza banakakoa edo taldekoa izan daiteke eta kanpoan nahiz pribatuan egin. Batzuetan, otoitzeko hitzak edo abestiak erabiltzen dituzte eta erlijio gehienek ekintza hau eskatzen diete bere jarraitzaileei era erritual edo natural moduan.