Oulankako Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke nazional |
Azalera | 290 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°22′23″N 29°20′19″E / 66.3731°N 29.3386°E |
Oulanka Parke Nazionala (finlandieraz, Oulangan kansallispuisto) Ipar Ostrobotnia eta Lappi eskualde finlandiarren artean dagoen parke nazional bat da. Errusiar Paanajärvi Parke Nazionalaren mugan dago eta muino eta baso zabalengatik da ezaguna; hala nola, Finlandia ekialdeko, iparraldeko eta hegoaldeko espezieak aurki daitezke bertan. Herrialdeko parke bisitatuena da Pallas-Yllästunturi ondoren eta 2002. urtean PAN Parks ziurtagiri bat jaso zuen; ziurtagiri hau duen Finlandiako bi parkeetako bat da [1].
1956. urtean sortu zuten Ipar Ostrobotnia eta Lappiko gune berezi hau babesteko asmoz eta 1982an eta 1989an zabaldu egin zuten; gaur egun, guztira, 270 km²-ko azalera dauka [2].