Palenque

Palenque
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas
Municipality of MexicoPalenque (udalerria)
Koordenatuak17°29′03″N 92°02′47″W / 17.4842°N 92.0464°W / 17.4842; -92.0464
Map
Arkitektura
Azalera1.772 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia411
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Artikulu hau hiri prehispanikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palenque (argipena)».

Palenque[1] (egungo maiaz Bàak´) Mexiko hegoaldeko hiri-estatu maia bat zen, VII. mendean loratu zena. Gainbeheraren ondoren, oihanak hiria bereganatu zuen, baina gero induskatu eta zaharberritu dute eta orain arkeologia gune ezaguna da, milaka bisitari erakartzen dituena. Usumacinta ibiaren ondoan kokatua dago, Chiapas estatuan, Ciudad de Carmen hiritik 130 km hegoaldera, itsas-mailaren gainetik 150 metrora.

Palenque tamaina erdiko arkeologia-gunea da, Tikal edo Copán baino askoz ere txikiagoa, baina maiek egindako arkitektura, eskultura eta behe-erliebe finenak ditu. Palenqueko historia ia guztia bertako hieroglifo ugarietatik berreskuratzea lortu da, eta historialariek hiri-estatuko agintarien zerrenda osoa eta beste hiriekiko lehia ezagutzen dute.

UNESCOk Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuen 1987an.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Palenque

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne