Palestinarrak (الفلسطينيون, al-Filasṭīniyyūn) | |
---|---|
Sofronio I.a Jerusalemgoa • May Ziade • Tawfiq Canaan • Abd al-Rahim al-Hajj Muhammad • Khalil al-Sakakini • Izzat Muhammad Darwaza • George Habash • Jassir Arafat • Nayi al-Ali • Mahmud Darwish • Hanan Ashrawi • Tawfiq Ziyad • Edward Said • Hind Husseini • Leila Khaled • Raed Salah • Michel Sabbah • Ismail Haniya • Mohammad Bakri • Rania Jordaniakoa • Hiam Abbass • Mustafa Barghouti • Samih al-Qasim • Rula Jebreal • Mohammed Assaf | |
Biztanleak guztira | |
c. 12,37 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
Hizkuntza | |
Arabiera | |
Erlijioa | |
Gehiengo sunita | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Palestinarrak (arabieraz: الفلسطينيون, al-Filasṭīniyyūn, hebreeraz: פָלַסְטִינִים) edo palestinar arabiarrak (arabieraz: العربي الفلسطيني, al-'arabi il-filastini) Ekialde Hurbileko talde etnonazional bat dira.[1][2] Palestinako biztanleak dira[3] edo mendeetan zehar bertan bizi direnen ondorengoak, tartean judu eta samariarrak, egun kulturalki eta linguistikoki arabiarrak direnak.[4] Palestina historikoan- egungo Zisjordania, Israel eta Gazako zerrenda- biztanleriaren %49a dira. Gainera, diaspora zabala dute munduan zehar, erdia aberrigabea dena.[5]