Pamir

Pamir
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKongur Tagh
Garaiera7.649 m
Motamendikate
Luzera500 km
Zabalera300 km
Azalera120.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak39°N 72°E / 39°N 72°E / 39; 72
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Geologia
GaraiaKarbonifero

Pamir[1] Erdialdeko Asiako mendikatea da, ipar-ekialdean Tian Shan, hego-ekialdean Karakorum, ekialdean Kunlun eta hego-mendebaldean Hindu Kush mendikateekin biltzen delarik. Munduko mendi altuenetako batzuk dituzte, Himalaiakoak eta gero. Txinan Kongling (txinera tradizionalez: 葱嶺) edo "Tipula mendiak" izenaz ezagunak dira,

Pamir eskualdeko erdigunea Tajikistango Gorno-Badakhshan oblastean dago, baina iparraldean Kirgizistanera, mendebaldean Afganistanera, ekialdean Txinara eta hegoaldean Pakistanera ere hedatzen dira.

Bere kokapena estrategikoak auzi asko sortu ditu historian zehar, antzinean iparraldeko Zetaren bidea hortik pasatzen zenetik XX. mendeko Txina eta SESBen arteko mugen liskarretara.

Mendikateak glaziar asko ere baditu, tartean 72 km duen Fedtxenko glaziarra, handiena eskualde polarretik kanpo.

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Pamir

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne