Panfilia

Eskualdearen kokapena

Panfilia[1] (antzinako grezieraz: ΠαμφυλίαPamphylía, euskaraz: «arraza guztiak» esan nahi duena), K.a. 133an erromatar probintzia bihurtu zen egungo Turkia hegoaldeko lurralde bat zen. Honako beste lurralde edo probintzia hauek zituen mugakide: Lizia mendebaldean, Zilizia ekialdean, Mediterraneo Itsasoa hegoaldean eta Taurus mendiak, Pisidiatik banatzen zutena, Galazian, iparraldean. Egungo Turkiako Antalya probintziari dagokio. Klaudio enperadorearen garaia, probintzia, Pisidia barnean hartzeraino hedatu zen, Frigia eta Likaoniaren lurraldeak murriztuz.

Eskualde honetako portu nagusia, biziki greziartua zegoena, Side zen.

Panfilian, honako antzinako hiri hauek aurkitzen ziren:

  • Lirnas edo Lirnessos
  • Tenedos
  • Korakesion, egungo Alanya
  • Olbia
  • Korikos
  • Aspendos, gaur egun hondakinetan dagoen greziar kolonia
  • Attaleia, egungo Antalya
  • Perga, Panfiliako hiriburua, gaur egun hondakinetan dagoena
  • Sillion
  • Side
  • Zibira
  • Ptolemais
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Panfilia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne