Paulo Agirrebaltzategi

Paulo Agirrebaltzategi

Bizitza
JaiotzaOñati1942ko abuztuaren 18a (82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAntonianum Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Jakin
UZEI
Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: paulo-agirrebaltzategi-kortabarria

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria (Araotz, Oñati, Gipuzkoa, 1942ko abuztuaren 18a) euskal frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta euskaltzain ohorezko bat da.

Erromako Antonianum Unibertsitatean Teologian doktoratua, Deustuko Unibertsitatean Teologia Fakultateko irakaslea izan da.

Jakin Fundazioko ohorezko kide eta Euskal Kulturaren Batzarreko buru ohia,[1] 1977tik aurrera Jakin aldizkariko batzorde argitaratzaileko kide ere izan zen, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxaustirekin batera. UZEI erakundeko lehenbiziko lehendakaria ere izan zen. Anaitasuna, Jakin, Herria-2000-Eliza eta Egin egunkariko kolaboratzailea izan da.

1990eko hamarkadan Klaudio Harluxet entziklopedia sortu zuen EUSENOR proiektua diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen.[2]

Udako Euskal Unibertsitatean 1984an

2014ko maiatzaren 30ean euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen.[3]

  1. Lizartza, Ritxi. (1993-05-23). Paulo Agirrebaltzategi, EKBko lehendakaria: «Ekimen eta erakunde sozialekiko jarrera politikoak aldatu behar dira». Argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).
  3. Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-01-20).

Paulo Agirrebaltzategi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne