Pavel Durov | |||
---|---|---|---|
(2013) | |||
2013 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Petersburgo, 1984ko urriaren 10a (40 urte) | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) Errusia (1991ko abenduaren 25a - Saint Kitts eta Nevis (2013ko maiatzaren 22a - Arabiar Emirerri Batuak (2021eko otsaila - Frantzia (2021eko abuztuaren 23a - | ||
Bizilekua | Errusia | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Familia | |||
Aita | Valery Durov | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitateko Filologia fakultatea | ||
Hizkuntzak | errusiera ingelesa italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | informatikaria eta ekintzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Telegram FZ-LLC | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Mensa | ||
Pavel Valeryevich Durov (errusieraz: Павел Валерьевич Дуров; Leningrado, Sobietar Batasuna — gaur egun San Petersburgo, Errusia —, 1984ko urriaren 10a) enpresari errusiarra da. VK (kontaktuan)[1] sare soziala eta Telegram[2] mezularitza aplikazioa sortzeagatik ezaguna.[3] Azken horren zuzendari exekutiboa da gaur egun.[4]
Durov Forbesen Milioidun Zerrendan sartu zuten 2023an, 11.500 milioi dolarreko patrimonioarekin. Telegramen jabetzak oinarritzen du, hein handi batean, haren fortuna.[5] 2024ko abuztuaren 25ean, Durov munduko 120. pertsonarik aberatsena zen, 15.500 milioi dolarreko patrimonioarekin;[6] 2022an, Arabiar Emirerri Batuetako erbesteratu aberatsena zela aitortu zuen Forbesek.[7] 2023ko otsailean, Arabian Businessek Dubaiko ekintzailerik boteretsuena izendatu zuen.[8]
2024ko abuztuan, Frantzian atxilotu zuten Durov,[9] bost egunetara askatu zuten bost milioiko fidantza ordaindu, zaintza judizialpean jarri eta 12 delitu egotzi ostean.[10] Atxiloketa polizia-ikerketaren parte izan zen, Telegram-en moderazio sistema ezagatik, agintariek uste dute jarduera kriminalen garapena ahalbidetzen dela.[11]