Pederastia

Eszena pederasta Antzinako Greziako K.a. V. mendeko kilix batean.

Pederastia gizon edo emakume heldu baten eta haur baten arteko sexu-harremana da. Horrela jokatzen duten helduak pederastak dira. Pederastiak adingabeen aurkako sexu-abusuak gauzatzeari egiten dio erreferentzia, eta ez adingabeen aurkako joera erotikoari, hau da, pedofiliari.

Gaur egun, harreman horiek legez kanpokoak dira herrialde gehienetan.Tokiko legeak dio pertsona batek sexu-ekintzetarako baimena emateko gauza den, edota sexu-harreman hori haurren aurkako sexu-abusua edo estupro den. Azken urteetan eliza barruan egindako kasuak salatu dira. Dena dela, merkatuetan neska-mutikoak saltzen dira; pederastia sareetan apaizak[1] eta apaiz ez direnak umeekin oheratzen dira.[2]

Pederastia hitza kultura jakin batzuen praktika historikoei erreferentzia egiteko ere erabiltzen da, bereziki Antzinako Greziari eta Antzinako Erromari.

  1. https://www.argia.eus/albistea/vaticanoa-eta-irlandaren-arteko-harremanak-mikaztu-dira-pederastia-kasuak-direla-eta
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=pederastia

Pederastia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne