Pedofilia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | parafilia eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria psikologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F65.4 |
GNS-9-MK | 302.2 |
MeSH | D010378 |
Disease Ontology ID | DOID:13351 |
Pedofilia haurrenganako sexu erakarpena sentitzen dutenek pairatzen duten nahasmendu mentala da.
Paidofilia eta pedofilia terminoak, osasun zientzietan parafilia bati erreferentzia egiteko erabiltzen dira (DSM-V terminoan nahasmendu psikiatriko gisa sailkatzen da). Adin nagusiko heldu edo nerabe batek haur txikiekin, oro har 6 eta 11 urte bitartekoekin (haurrak, nerabeak),[1][2] sexu-harremanak izan edo sexu-fantasiak izatean lortzen duen kitzikadura edo plazer sexuala da. Nahiz eta neskek 10 edo 11 urterekin hasten duten pubertaro-prozesua, eta mutilek 11 edo 12 urterekin,[3] pedofiliarako irizpideak 13 urteren ingurura zabaltzen dira.[2]
Pairatzen duenaren nortasunean, pedofilia faktore anitzeko ezaugarria da, eta alderdi mentalez, instituzionalez, jardueraz, sexu-heziketaz, indarkeriaz, pultsioen kontrolaz eta abarrez osatuta dago. Alde horretatik, bi pedofilia mota bereizi ohi dira: bata primarioa edo funtsezkoa, subjektuan oso errotuta dagoena, eta bestea sekundarioa, faktore zirkunstantzialek eraginda agertuko litzatekeena.
Jokabide pedofiloak oso heterogeneoak dira, kasu kaltegabeetatik hasi eta arlo kriminala izateraino. Adingabe baten abusu fisikorik ez dagoen bitartean, pedofilia osasun mentaleko baldintza bat dela esan daiteke. Pertsona heldu batek 12 urtetik beherakoa den pertsona batekin izaten duen sexu-jarduerari pederastia edo haurren sexu-abusua esaten zaio (hitz horrek, etimologikoki, pedofilia esan nahi du).[4][5]
Hitzaren erabilera herrikoiak haur goiztiarrenganako erakarpen sexuala eta haurren abusu sexuala nahasten ditu, eta ez du bereizten prepubere, pubere eta adingabeenganako erakarpena. Ikertzaileek, zehaztugabeko erabilera horiek saihestea gomendatzen dute; izan ere, haurren sexu-abusuak egiten dituzten pertsonek batzuetan nahasmendua badute ere. Haurren sexu-abusatzaileak ez dira pedofiloak, baldin eta lehen mailako edo esklusiboki interes sexuala ez badute ume goiztiarrengan.[6][7]