Persiarrak ایرانیان فارسیزبان | |
---|---|
Antzinako persiarrak | |
Biztanleak guztira | |
49.312.834 (biztanleriaren %61–65a)[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Iran | |
Hizkuntza | |
Persiera | |
Erlijioa | |
Xiismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Irandar herriak |
Persiarra[2] (persieraz: ایرانیان فارسیزبان) Irango talde etniko nagusia da, herrialdeko biztanleriaren erdia baino gehiago osatzen duena. Persiarek sistema kultural bera dute eta persieraz egiten dute.
Antzinako persiarrak antzinako irandar herri batekoak ziren, egungo Iranera K.a. X. mendean iritsi zirenak.[3] Bertan inperio eta kultura poteretsuak ezarri zituzten.