Pertsona ospetsu edo famatua (batzuetan celebrity anglizismoz ezaguna) publikoak edo hedabideek arreta handiz jarraitutako pertsonak dira. Ospea ezinbesteko baldintza bada ere, celebrity bat izateko jakin-min handia piztea ere beharrezkoa da. Politikari edo enpresari bat ezaguna izan daiteke baina publikoen arreta erakartzeko zerbait gehiago egin behar du.[2] Adibidez, Richard Branson Virgin enpresaren zuzendaria ezaguna zen baina, Lurra globoz zirkumnabigatzea saiatu zenean, ospetsu bilakatu zen.