Petrus Christus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baarle (en) , 1410 |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Brujas, 1475eko irailaren 2a (egutegi gregorianoa) (64/65 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta illuminator (en) |
Lantokia(k) | Brujas |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Petrus Christus (Baarle-Hertog, 1410/1415 – Brujas, 1472/1473) margolari bat izan zen, primitibo flandestarren eskolakoa, Brujasen 1444tik aurrera jardun zuena. Hor, Hans Memlingekin batera, margolari garrantzitsuena izan zen Jan van Eycken heriotzaren ondoren. Christus haren estiloaren jarraitzailetzat jotzen bada ere, ez zen harekin egon Brujasen, maisua hil eta gero iritsi baitzen.
Hala ere, figura ezezaguna izan zen hainbat mendetan, artearen historialari modernoek nabarmendu arte. Giorgio Vasarik aipamen txikia egiten dio Pizkundean pintoreen biografiaz idatzitako liburuan. Egun, 30 bat margolan esleitzen zaizkio segurtasunez. Ezagunenen artean hauek daude: Kartusiar baten erretratua (1446), Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia (1462-5) eta Neska baten erretratua (1470 ing.).
Christusek nabarmentzen da berrikuntzak egiteagatik perspektiba linealean eta teknika artatsua erabiltzeagatik, miniaturen eta eskuizkribuen irudien ondoriozkoa. Lehendabizikoa izan zen primitibo flandestarren artean perspektiba mota hori erabiltzen. Besteak beste Robert Campin eta Roger van der Weyden ere oinarri hartu arren, Jan van Eyck izan zuen inspirazio nagusi. Haren espazioari eta bolumenari eutsi zion, garrantzi gutxiagoa emanez erritmoaren jarraipenari eta zehaztasun linealari, gainazal lau eta sinpleak islatzen baitzituen.