Pianoarentzako 8. sonata (Beethoven) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1797 |
Argitaratze-data | 1799 |
Jatorrizko herrialdea | Austriako artxidukerria |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | baliorik ez |
Tonoa | Do minor |
Nori eskainia | Karl Alois, Prince Lichnowsky (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko, jabetza publiko eta jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ludwig van Beethovenen Pianorako 8. sonata Do minorren, op. 13, normalki Sonata Pathétique izenarekin ezaguna 1798an musikagileak egindako sonata izan zen. 1799an argitaratu zen, 28 urte zituela. Bere konposiziorik ezagunenetako bat eta kritika hobeak dituenetako bat da[1]. Beethovenek lana Karl von Lichnowsky lagunari eskaini zion[2]. Esan ohi da konpositoreak berak eman ziola izena, baina benetan bere argitaratzaileak izendatu zuen Grande sonate pathétique izena, zituen soinu tragikoen ondorioz[3].
Musikologo ugarik eztabaidatzen dute zein mailaraino Pathétique obraren inspirazio iturri izan ote zen Mozarten K. 457 pianorako sonata, biak direlako do minorren eta hiru mugimendu antzeko dituztelako. Bigarren mugimendua, "Adagio cantabile" bereziki antzekoa da erabiltzen duen melodian[4]. Hala ere, Beethovenen sonata Mozartek edo Haydnek erabiltzen zituenaren oso ezberdina da[2].