Pinakoteka (pinacothēca latineko hitzatik eta πινακο edo "margolana", eta θήκη edo "bilduma" grezierako hitzetatik) margolan museoak edo arte galeriak dira. Beraz, margolanak erakusteko espazioak dira, nahiz eta batzutan eskulturak ere erakutsi. Horren arabera, orokorragoak diren museoek ere pinakoteka bat eduki detzakete haien barruan;[1] hori da, adibidez, Donostiako San Telmo Museoaren kasua.