Pipeta

Pipeta graduatua.

Pipeta zehaztasun handiz likido bolumen txikiak neurtzeko laborategian erabiltzen den beirazko instrumentu bolumetrikoa da. Hodi garden graduatua izan ohi da, bolumen desberdinak adierazita dituena eta mutur koniko bat duena.

Graduatuak edo aforo hutsekoak izan daitezke. Lehen kasuan, 0 ml-taraino enrasatzen da eta gero beharrezkoa den bolumena askatzen da. Bestean aldiz, marka edo goiko afororaino enrasatu eta likidoa beheko afororaino heldu arte askatzen da. Bigarren kasu honetan, zehaztasun handiagoarekin neurtzen dira likidoak, mutur konikoa puskatu edo deformatzen bada ere eraginik ez duelako izango horrek.

Likido xurgapena era seguru batean egiteko, gomazko udare izenarekin ezagutzen den tresna bat erabiltzen da.

1-1000 μl artean har ditzaketen pipetei mikropipeta izena ematen zaie.

Bere bolumenaren arabera, errore muga bat dute.

Pipeten errore mugak(ml)
Edukiera (max) Errore muga
2 0,006
5 0,01
10 0,02
30 0,03
50 0,05
100 0,08
200 0,10

Pipeta

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne