Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Pixar | |
---|---|
Datuak | |
Mota | animazio estudioa, zinemako produkzio-etxea eta negozioa |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 1.233 (2020ko urtarrila) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaria | Pete Docter |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | filial |
Jabea | The Walt Disney Company eta Steve Jobs |
Historia | |
Sorrera | 1986ko otsailaren 3a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Richmond |
Aurrekoak | Lucasfilm |
webgune ofiziala |
Pixar edo Pixar Animation Studios, ordenagailu bidez egindako animazio filmen enpresa amerikarra da. Pixar estudioak Kaliforniako Emeryville hirian kokatuak daude eta The Walt Disney Company enpresaren filiala da[1]. Pixar 1979an hasi zen Graphics Group bezala, Lucasfilm ordenagailu banaketaren parte[2]. 1986an korporazio gisa luzatu zen Apple Inc enpresako sortzaileetako batekin: Steve Jobs. Azken hau akzio-gehiengoduna bihurtu zen[3]. 2006an Disney-k Pixar erosi zuen 7,4 mila milioi dolarren truke, ondorioz Jobs momentu hartako Disney enpresaren akzio-gehienduna bihurtu zen.
Pixar-ek 19 luzemetrai ekoitzi ditu, Toy Story (1995) filmarekin hasi ziren, hau izan zen ordenagailuz animaturiko lehen luzemetraia[4]. Azkena atera duten filma Coco (2017) izan da, film animatu onenaren Oscar saria irabazi duena. Zinema-estudioak hainbat larbumetrai ere ekoitzi ditu. 2017ko uztailetik aurrera, Pixar-eko luzemetraiek 11 mila milioi dolar inguru irabazi dituzte leihatila mundialean, pelikulako batezbesteko 634 milioi dolarrekin. Finding Nemo (2003), bere ondorengo Finding Dory (2016), eta halaber Toy Story 3 (2010) filmarekin batera, historiako 50 pelikula takilleroenen artean aurkitzen dira. Gainera, Pixar-en 14 film historiako diru gehien bildutako 50 film animatuen artean aurkitzen dira.
Zinema-estudioak 19 Oscar sari, 8 Urrezko Globo, eta 11 Grammy sari irabazi ditu, beste hainbat sariren artean. Pixar-en film asko Luzemetrai animatu onenaren Oscar sarietara nominatuak izan dira 2001ean hasiera eman zitzaienetik, 9 garaipenekin. Hauen artean daude Finding Nemo (2003), Toy Story 3 (2010), The Incredibles (2004), Ratatouille (2007), WALL-E (2008), Up (2009), Brave (2012), Inside Out (2015) eta Coco (2017).
Luxo Jr., zinema-estudioaren 1986ko izen beraren larbumetraiko pertsonaia, Pixar zinema-estudioetako maskota da.
2009ko irailaren 6an, Pixar-eko exekutiboak, John Lasseter, Brad Bird, Pete Docter, Andrew Stanton eta Lee Unkrich, Urrezko Lehoiaren saria jaso zuten. Veneziako Zinema jaialdian bizitza oso batengatik. Saria Lucasfilm-en sortzaileak aurkeztu zuen, George Lucas.