Plauto | |
---|---|
(1700(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sarsina, K.a. 250 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, K.a. 184 (65/66 urte) |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | ezezaguna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediagilea, antzerkigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Plauto, latinezko izen osoa Titus Maccius Plautus izanik [1], (Sarsina, c. K.a. 254, Erroma, K.a. 184) latinezko komedia egile bat izan zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Antzinako Erroman eta baita gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke, bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu direla ikusirik [2]. Plautoar izenondoaz ezagutzen dira Plautoren beraren edo Plautoren estiloaz idatziriko lanak.