PlayStation | |
---|---|
bideokontsola | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Sony Interactive Entertainment |
Garatzailea | Sony Interactive Entertainment |
Saldutako kopurua | 102.400.000 |
Ikonoa | |
Historia | |
Sorrera | 1994ko abenduaren 3a |
Amaiera | 2006ko martxoaren 23a |
Aurrekoa | Super NES CD-ROM (en) |
Hurrengoa | PlayStation 2 eta PS one (en) |
Honen parte | fifth generation of video game consoles (en) |
Ezaugarriak | |
CPU | R3000 (en) |
PlayStation (PS, PS1/PS one edo PSX laburduren bidez ere ezaguna) Sonyren Sony Computer Entertainment enpresak garatutako bideokontsola da. 1994ko abenduaren 3an merkaturatu zen lehen aldiz Japonian eta 1995ean Europan, Ipar Amerikan eta Australian. Garai hartako Nintendo 64 eta Sega Saturn kontsolekin lehia estuan aritu zen. Ken Kutaragi teknologia-ingeniariak egin zuen hasierako diseinua eta ahalegin handia egin zuen kontsolari CD-ROMa txertatzeko eta 3D grafikoak kudeatzeko gaitasuna emateko. Kontsolak arrakasta handia izan zuen, neurri handi batean harentzat sortutako bideo-jokoei esker: Jumping Flash! (1995), Tekken 3 (1996), Crash Bandicoot (1996), Final Fantasy VII (1997), Gran Turismo (1997), Spyro the Dragon (1998), Metal Gear Solid (1998), etab. Horietako batzuk frankizia ospetsu bihurtu ziren. 2000. urtean PlayStation 2 merkaturatu zen. 2006an utzi zioten PlayStation bideokontsola fabrikatzeari, PlayStation 3 aurkeztu baino lehentxeago.